Skip to main content

Zure beharrizanetara egokitzen den teknologia

MIM (Metal Injection Moulding) termoplastikoen injekzioan malgutasuna eta produktibitatea, eta, aldi berean, pieza metalikoen prestazio mekanikoak eskaintzen dituen prozesua da. Konplexutasun, doitasun eta fidagarritasun handiko piezak lortzen dira, edozein material mekanizatu, mikrourtu, laminatu, eta abarren antzeko ezaugarri mekanikoak dituztenak.

Teknologia bakoitzaren alderdirik onenak batzen ditu

Sinterizazio prozesuen abantailak termoplastikoen injekziokoekin bateratzen ditu, eta bi prozesuen ezaugarriak handitzen ditu nabarmen (% 99ra irits daitezkeen dentsitateekin). Gainera, ondoren tratamendu termikoak aplikatzea ahalbidetzen du, bestelako ezaugarri mekanikoak gehitzeko.

Beste teknologia batzuekiko konparazioa

Grafikoan ikus daitekeen bezala, konplexutasun geometriko eta prestazio mekaniko handiko pieza txikien sail handien produkzioan lehiarik ez duen teknologia da.

ALFA MIMtech

Prozesua

1- LEHENGAIA

Hauts metaliko eta polimeroaren nahasketa homogeneoa, injekzioaren bidez moldeatzea ahalbidetzen duten plastifikatzaile eta lubrifikatzaileak.

2- MOLDEAREN DISEINUA

Moldea diseinatzen da bezeroaren beharrizanen arabera.

3- INJEKZIOA

Nahastearen injekzioa, “pieza berdea” sortzeko.

4- DEBINDING

Gehigarriak eta atxikitzaileak kentzen dira piezaren geometriari eutsiz.

5- SINTERIZATUA

Partikula metalikoen batasuna eta piezaren azken sendotzea dakarren aplikazio termikoa.

6- ONDORENGO PROZESUAK

Tratamendu termikoa: kalibratua, mekanizatua, gainazalaren tratamendua, margotzea, mihiztadura, leunketa…

Deskarga-gunea

1

Materialak

ALFA MIMtech prozesatzen dituen feedstock edo lehengaiak merkatuko fabrikatzaile ospetsuenek hornitzen dituzte, eta jatorritik bertatik bermatuta daude haien fidagarritasuna, trazagarritasuna eta kalitatea.

Deskargatu

2

Diseinurako gomendioak

Diseinu-arauak termoplastikoen injekziokoen antzekoak dira, baina kontuan hartu behar dira prozesu metalurgikoak berezkoak dituen bestelako alderdi batzuk.

Deskargatu

3

Tolerantziak

MIM prozesuak % ±0,5eko tolerantzia-eremu orokorra eskaintzen du, ISO-2768-mK arauean oinarrituta, eta aldatu egin daiteke hainbat faktoreren arabera: materiala, injekzio-puntuaren kokapena, tratamendu termikoa eta, oro har, piezaren beraren morfologia.

Deskargatu

ALFA MIMtech

Ziurtapenak

Gehiago jakin nahi duzu?

Gomendioak

Diseinuak termoplastikoen injekzioko jarraibide berberak bete behar ditu, gehi konformazio metalikoko prozesuei datxezkien beste batzuk.

Close Menu
EIBAR
Torrekua 3,
20600 Eibar, Gipuzkoa
-Cómo llegar
T. 943 820 300
E. @alfalan.es